980 bertsozale inguru bildu ziren Bastidako Udal kiroldegian eta Inazio Usarraldek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Jone Uria, Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo, Agin Laburu, Jon Martin eta Igor Elortza. Sustrai Colinak irabazi zuen saioa eta 2. itzulira sailkatu zen zuzenean. Jonek 669 puntu lortu zituen eta gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea.
Larunbatean, urriaren 28an, Bastidan jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finlaurrekoen lehen itzuliko lehenengo saioa. Bertan kantatuko du ALBEko Jone Uria bertsolariak, Zallako saioan lortutako puntuazioari esker. Aupa Jone!
Urriaren 28an izango da Bastidan BTNko finalaurrekoen lehenengo itzuliaren lehenengo saioa eta ALBEko Jone Uriak bertan kantatu du. Horregatik Algortatik autobusa aterako da, beraz lehenbailehen apuntatu eta etorri Jone animatzera!
Finalaurdenak jokatu ostean, urriaren 28an ekingo zaio Bastidan hurrengo faseari. Hemen hogeita lau bertsolari lehiatuko dira: izena eman duten 2013ko sei finalista eta final laurdenetako saioetatik sailkatu diren hemezortzi bertsolari.
650 bertsozale inguru bildu ziren Zallako Mimetiz pilotalekuan eta Idoia Anzorandiak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihane Perea eta Odei Barroso. Miren Amurizak iraba zuen saioa eta Jonek bigarren postua lortu zuen 662 puntu batuta.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren final laurdena Zallan jokatuko da urriaren 7an. Bertan izango da ALBEko Jone Uria bertsolaria, Bizkaiko Txapelketako finaletik zuzenean sartuta.
Aupa Jone, eta eutsi goiari!!!