980 bertsozale inguru bildu ziren Bastidako Udal kiroldegian eta Inazio Usarraldek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Jone Uria, Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo, Agin Laburu, Jon Martin eta Igor Elortza. Sustrai Colinak irabazi zuen saioa eta 2. itzulira sailkatu zen zuzenean. Jonek 669 puntu lortu zituen eta gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea.
Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka, baina oraingoan sei puntuko motzean. Bukatzeko kartzelako gaiari heldu zioten: "ez duzu gonbidapenik jaso baina joatea erabaki duzu". Jonek gaztetako lagun baten urtebetetze jaiaren inguruan kantatu zuen.
Horrela geratu zen Bastidako saioaren sailkapena:
Sustrai Colinak 705,5 puntu
Igor Elortzak 703 puntu
Agin Laburuk 690 puntu
Jon Maritnek 671 puntu
Jone Uriak 669 puntu
Nahikari Gabilondok 600 puntu.
Epaile lanetan Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula, Mikel Beaumont, Mikel Fernandez de Arroiabe, Joakin Arregi, Zigor Leunda eta Mikel Lersundi aritu ziren eta idazkari lanetan Joxe Mari Altuna eta Esti Zengotitabengoa.
Saioa entzungai: https://bertsoa.eus/saioak/2017-10-28-bastida
Informazio gehiago: bertsozale elkartearen atariko https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia webgunean.