650 bertsozale inguru bildu ziren Zallako Mimetiz pilotalekuan eta Idoia Anzorandiak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihane Perea eta Odei Barroso. Miren Amurizak iraba zuen saioa eta Jonek bigarren postua lortu zuen 662 puntu batuta.
Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka hamarreko txikian. Bukatzeko kartzelako gaiari heldu zioten: "Jendea harri eta zur utziko lukeen argazkia atera berri duzu; zalantzan zaude gorde ala zabaldu". Jonek begirada Bartzelonan jarri zuen, baina abuztuan jazotako erasoak utzitako argazkiaz aritu zen.
Horrela geratu da Zallako saioaren sailkapena:
Miren Amurizak 700,5 puntu
Jone Uriak 662 puntu
Odei Barrosok 650 puntu
Onintza Enbeitak 640,5 puntu
Eneko Abasolo "Abarkas"ek 615,5 puntu
Oihane Pereak 591,5. puntu.
Epaile lanetan Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu ziren, eta Miren Itziar Basterretxeak eta Joxe Mari Altunak egin zituzten idazkari lanak.
Saioa entzungai: https://bertsoa.eus/saioak/2017-10-07-zalla
Informazio gehiago: bertsozale elkartearen atariko https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia webgunean.