Finalaurdenak jokatu ostean, urriaren 28an ekingo zaio Bastidan hurrengo faseari. Hemen hogeita lau bertsolari lehiatuko dira: izena eman duten 2013ko sei finalista eta final laurdenetako saioetatik sailkatu diren hemezortzi bertsolari.
Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.
Jone Uria ALBEko bertsolariak ere Zallan kantatu ostean aurrera egin du eta finalaurrekoen lehenengo itzulian Bastidan kantatuko du urriaren 28an. Aupa Jone!
Saioetako sarrerak http://www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke.
BASTIDA Urriaren 28an 17:00etan Udal pilotalekuan Agin Laburu Igor Elortza Jon Martin Jone Uria Nahikari Gabilondo Sustrai Colina |
IRUN Azaroaren 1ean 17:00etan Artaleku kiroldegian Aimar Karrika Aitor Sarriegi Alaia Martin Maddalen Arzallus Maialen Lujanbio Unai Agirre |
MAULE-LEXTARRE Azaroaren 4an 17:00etan Ororena jai-alain Beñat Gaztelumendi Beñat Iguaran Etxahun Lekue Julio Soto Nerea Elustondo Nerea Ibarzabal |
DURANGO Azaroaren 12an 17:00etan Landako gunean Aitor Mendiluze Iñaki Apalategi Jon Maia Miren Amuriza Miren Artetxe Oihana Iguaran |
Informazio gehiago: bertsozale elkartearen atariko https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia webgunean.