2024ko Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak izan ziren ostiralean, martxoaren 15ean, Sopelan. Saioetako irabazleak Kerman Diaz eta Paule Loizaga izan ziren eta martxoaren 23ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
2024ko Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak izan ziren ostiralean, martxoaren 15ean, Sopelan. Saioetako irabazleak Kerman Diaz eta Paule Loizaga izan ziren eta martxoaren 23ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Martxoaren 21ean, Korrika Sopelatik pasa dela ospatzeko, bertso jira musikatua izango dugu Etxahun Lekue eta Inazio Vidal bertsolariekin. Lurren tabernatik hasita, 19:00etan, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta.
Martxoaren 15ean, ostiralean, Bizkaiko taldekako bertso txapelketaren laugarren edizioari emango zaio hasiera Gernika-Lumoko kanporaketarekin. Aurtengoan hamasei taldek eman dute izena, eta gure eskualdea hiru taldek ordezkatuko dute: Karidadeko masokistak, Leioatik leioara eta Piratak bertso-taldea. Gora Uribe Kostako bertsogintza!!!
ALBEko German Kortabarriak bigarren saria irabazi du Bertsopentsiotan I. Bertso Jarrien Lehiaketan, Francoren mende jaioak gara izeneko bertso sortarekin. Lehenengo saria Rikardo Gonzalez de Duranak irabazi du eta hirugarrena Jesus Peñagarikanok. Guztira 60 bertso sorta aurkeztu ziren. ZORIONAK, German, gozatu sariaz eta segi bertsoak idazten eta kantatzen!
Larunbatean, martxoaren 9an, Berangon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen bi kanporaketak. Arrate Illaro eta Jone Uria izan ziren saioetako irabazleak eta martxoaren 23ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Neguko azken egunotan, loreak bezala ernatu dira bertso txapelketak eta plazak: Uribe Kostako txapelketa, Bertso Erronda, Korrikako saioak... Hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten martxoan zehar:
Martxoaren 9an hasiko da 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa! Martxoaren 9an eta 15ean Berangon eta Sopelan lehiatuko dira eskualdeko 16 bertsolari, eta martxoaren 23an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du aurtengoan Uribe Kostako txapela?
Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!
Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!