Maiatzak euriz eta eguzkiz agurtu gaitu, baina eguraldi eroak ez ditu gure ALBErtsolariak kikilduko. Hona hemen non kantatuko duten hilean zehar:
Maiatzak euriz eta eguzkiz agurtu gaitu, baina eguraldi eroak ez ditu gure ALBErtsolariak kikilduko. Hona hemen non kantatuko duten hilean zehar:
Urtero bezala, Berbots euskara elkarteak Kanpomartxo jaialdia antolatu du Erandion, aurten Asua auzoan. Ekintzen eskaintza zabalaren barruan, 13:30ean bertso saio batez disfrutatzeko aukera izango dugu, Imanol Uria eta Alaia Martin bertsolariekin. Animatu eta hurbildu zaitezte!
Algortako Azebarri kultur elkartean elkartuko gara maiatzaren 8an, ostiralean, 21:00etan, bapo afaldu eta Nerea Ibarzabalen eta Jon Maiaren bertsoez gozatzeko. Anima zaitez eta eman izena lehenbailehen!
Udaberrian bete-betean sartu gara, eguzki eta euri, eta ALBEko bertsolariak Euskadi osoko plazetan kantatzen jarraitzen dute. Hona hemen hil honetan non kantatuko duten:
Badator Korrikaren 24. edizioa, eta ALBEkook prest gaude euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzeko, aurten Azebarri kultur elkartearekin eta Algortako Bote Luze taldearekin batera. Ostegunean, martxoak 26, Algortan hartuko dugu lekukoa 2158. kilometroan, 11:39ean.
Martxoaren 13an Korrikaren aurkezpena egingo da Algortan. Antolatu diren ekintzen artean, 19:00etan Biotz Alai plazatik bertso poteoa abiatuko da Azebarri kultur txokorantza. Kantuan Etxahun Lekue eta Unai Mendiburu bertsolariak izango ditugu. Anima zaitezte!