Trino, bertso xume batzuk / behar dizkiagu jarri / gizon txiki handi baten / ekarpenen laudagarri. / Bertsolari eskolaren / sortzaile eta euskarri; / zenbat poz, zenbat une on, / kopla zahar zein bertso barri. / Zaharrenetik gazteenera / aipatu diagu sarri, / Trino, heu haizela, izan, / denontzat eredugarri. / Mukur gainera igota / egin dezagun aldarri / hire eskola dugula / bihotz barruan ezarri! ALBEkideok
Leioako Nekazaritza eta abeltzaintza azokari hasiera bikaina emateko, aurreko egunean, abenduaren 2an, bertso saioa egongo da 19:00etan Bulebarrean.
Peru Vidal, Josune Aramendi, Unai Iturriaga eta Eli Pagola bertsolariek kantatuko dute, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean.
Uribe Kostako Mankomunitateak hainbat ekitaldi antolatu ditu Kulturaldian. Horien artean, abenduaren 1ean bertso saioa daukagu Sopelako Kurtzio kultur etxean. 20:00etan hasita, kantuan izango ditugu Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Imanol Uria eta Sustrai Colina bertsolariak, Haritz Urrutikoetxea gai-jartzailearen esanetan.
Hilabete honetako Ase Bertsoz ekimena azaroaren 28an izango da, asteartean. Oraingoan, gaia ordezkoak izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, Algortako Azebarri elkartera bertsotan gozatzera!
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak hainbat plaza eskaini dizkie ALBEko bertsolariei. Hona hemen non kantatuko duten hilabetean zehar: