Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!
Saioak doakoak izango dira eta Villamonte Kultur Etxean hasiko dira 17:00etan. Izena emateko bete formulario hau edo idatzi 622 43 30 85 telefonora.
Informazio gehiago Egizuren webgunean duzue ikusgai.