Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 16. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 14an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa, koktel otordu gozo-gozoa eta musika edukiko ditugu zain.
Ane Labaka, Sustrai Colina eta Beñat Vidal aritu dira epaile lanean, eta aurkeztu diren bertso sorta on askoren artean aurtengo saria nori eman aukeratu behar izan dute. Hauexek dira Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa historiko honen 16. edizioko irabazleen izenak:
Gazteen mailan,
Julen Olaizola Lizarazuk irabazi du lehen saria Ustekabean lotuta bertso sortarekin.
Bigarren saria Mara Orbe Alkaldek irabazi du Ahizpak garelako bertso sortagatik.
Helduen mailan,
Oier Etxeberria Zubimendik irabazi du lehen saria Larru arras bertso sortarekin.
Bigarren saria Koldo Gezuraga Seijidorentzat izan da, Arrastia berriro bertso sortagatik.
Bittor Altube Sarrionandiak irabazi du hirugarren saria, Gymbroarenak bertso sortari esker.
Sari ematea Algortako Bertsolari Eskolak urte amaieran antolatu ohi duen ALBE GALAn egingo da, abenduaren 14an Algortako Igeretxe hotelean, beste hainbat parte hartzerekin batera, besteak beste, ohiko bertso saioa. Aurtengoan Ane Labakak eta Sustrai Colinak kantatuko dute ALBEko bertsolariekin batera.
Laster emango dizuegu ALBE GALAren egitarau osoaren berri. Gogoratu, bidenanbar, Galarako sarrera gonbidapen bitartez egingo dela. Halandaze, ekitaldira joateko interesa baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanean: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Eskerrik asko beti hor egoteagatik. Bertsoak bizi gaitu, eta bizi bedi!