Kanpomartxo, Eskolatik Plazara, Mingañe Saltzan... plazaz beterik dator maiatza! Bizkaia osoko lehiaketa, saio berezi eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

Kanpomartxo, Eskolatik Plazara, Mingañe Saltzan... plazaz beterik dator maiatza! Bizkaia osoko lehiaketa, saio berezi eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:
Ostiralean, apirilaren 29an, Bizkaiko Taldekako Txapelketako kanporaketa saio jokatuko da Getxon. Estropozu, Tosu bizirik eta Koipelistriek taldeek hurrengo saioetan kantatuko dute: 19:00etan hasita Salem tabernan, 20:00etan Etxeandia garagardotegian eta azkena 21:30ean Azebarri elkartean. Anima zaitezte!
Hilero bezala, apirilaren 30ean Azebarri kultur elkartean lotuko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Oraingoan, literatura izango dugu ekimenaren gai nagusia: munduko pertsonaia eta autore famatuak izango ditugu ekimen honetako protagonistak. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!
Leitzako bertso eskolak antolatuta, apiriletik maiatzera bitartean jokatuko da Mingañe Saltsan bertso sariketa. Apirilaren 29an, ALBEko bertsolariak diren Jone Uria eta Paule Loizaga lehen finalaurrekoan arituko dira kantuan, Eneko Lazkoz, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Xabier Legarreta "Arano" eta Ander Fuentes "Itturri" bertsolariekin batera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, anima zaitezte!
Ostegunean iritsiko da Korrika Uribe Kostara eta Algortara, eta ALBEko kideok 1737. kilometroan zehar eroango dugu lekukoa.
Parejatu zaitez zeu ere!