Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburu nagusia. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!
Argitaratze data: 2023/02/01
Argitaratze data: 2023/01/30
Otsailean sartu berri gara eta plazarik plaza bertsotan dabiltza ALBEko bertsolariak. Hona hemen non kantatuko duten hil honetan:
Argitaratze data: 2023/01/23
Gogoa askatu eta bertsoak idazteko unea heldu da! BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren XV. edizoak adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditu urriaren 16ra arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko ditugu, bertso festa eder baten bihotzean. Gazteontzat aukera aparta!
Argitaratze data: 2023/01/19
Gabonen ostean, bueltan da Ase Bertsoz ekimena! Ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean, urtarrileko aldapari aurre egingo diogu bertso otordu batekin. Anima zaitezte eta etorri, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!
Argitaratze data: 2023/01/02
Iazko ekimenaren arrakasta ikusita, aurten ere egingo dugu ALBEti bat bazkaria urtarrilaren 14an (zapatua) eta Algortako Azebarri Kultur Txokoan. Anima zaitez eta eman izena lehenbailehen!
Argitaratze data: 2022/12/30
Urtea sasoiz eta gogoz hasteko plazan kantari ibiltzea baino hoberik ez dago. Hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten urtarrilean zehar: