Argitaratze data: 2023/04/13

Mutu lotu gara gu, / mutu Berantzagi, / mutu Olentzero ta / domingitar Mari. / Txato, zer indar eman / diozun dantzari! / Orain hartu atseden, / euskotar gudari; / zure izarrak beti / egingo du argi!

ALBEko lagunak

 

Udaberria dagoenean / ernatzeko indarrean, / isil-isilik joan zara Manus / aztarna utzirik larrean. / Naturazale ta bizizale, / maite zenuen lurrean, / irribarretsu ageri zara / mundu latz honen aurrean. / Mendirik mendi segituz gero / betiko ohitura zaharrean, / agian inoiz batuko gara / zugaz kantuz gailurrean.

ALBEko lagunak

Argitaratze data: 2023/03/31
Argitaratze data: 2023/03/30

Apirilaren 22an bertso bazkari klasikoa egingo dugu Algortako Patxeko Etxean. Bapo bazkaldu ostean, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bertsolarien etorriak gairik gai eramango gaitu bertso bidaian. Animatu eta eman izena lehenbailehen, tokia mugatua baita!

Argitaratze data: 2023/03/23
Argitaratze data: 2023/03/22

Apirileko lehen igandean, apirilaren 2an, Berbots elkarteak Kanpomartxo jaialdia antolatu du, Lutxanako geltokiaren ondoan. Egun osoko egitarauaren barruan, 16:30ean Kerman Diaz eta Ane Labaka arituko dira kantuan. Sarrera librea izango da. Anima zaitezte!