Hemen da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen bigarren topaketa

Bertsolaritzaren munduan dabiltzan emakumeak elkar ezagutzea eta saretzea helburu duen topaketa aurten Bilbon egingo da urriaren 6an. Eguna 12:00etan hasiko da bertso poteo girotu batekin eta 14:30ean bertso bazkaria daukagu Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Txartelak 28€ dira eta www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke irailaren 30era arte. Anima zaitezte!

Bertso poteoa 12:00etan Errondabide tabernan hasi eta Bilboko alde zaharrean zehar ibiliko da Garazi Navarro, Irune Basagoiti, Ixone Asategi eta Maite Sarasola bertsolariekin.

Bertso bazkaria 14:30ean egingo da Kalderapeko jatetxean.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.