Eskolatik plazararen Historia

1998an hasi ginen eskolak ematen Uribe Kostako ikastetxeetan, bertsolari eskolaren etorkizuna bertsolaritzaren hazia umeen eta gaztetxoen artean ereitean zetzalakoan. Lehenbizi Algortako San Nikolasen hasi ginen, ondoren Leioako Gobelan eta gero Sopelako Ander Deunan. Orduko haziek fruitu ederrak eman dituzte eta taldetxo haietan hasitako zenbait lagunek goi mailako bertsolaritzarainoko saltoa eman dute. Gainera, bertsozaletasuna ikaragarri zabaldu da eskualdean zehar. Hori dela-eta, orain dela hainbat urte bertsolari gaztetxoen eguna sortzea otu zitzaigun. Baita egin ere! Dagoeneko zenbait edizio egin izan dugu, bana aurten, 35. urteurrenaren karietara, edizio berezia egitea pentsatu dugu, azaroaren 13an (barikua), Getxoko Andra Mariko pilotalekuan. Han ez da bertsorik eta sorpresarik faltako, baina garrantzitsuena zera da: bertsozaletzen ari diren eskolaumeak izango direla protagonista.