Txapelketak

Atal honetan, esparru ezberdinetan jokatzen diren txapelketen informazioa jasoko dugu.

ALBEk bi urtean behin URIBE KOSTAKO BERTSOLARI TXAPELKETA antolatzen du, bertan Uribe Kostako hainbat bertsolarik parte hartzen dutelarik. Kanporaketak eta finalaurrekoak bertso jira formatuan antolatzen dira, saioak tabernetan eginez. Normalean 20 bertsolaritik gora parte hartzen dute eta giro paregabea sortzen da.

Bertsozale elkarteak BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA eta BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA antolatzen ditu. Bertan eskualdeko hainbat bertsolarik ere hartzen dute parte eta guk haien jarraipena egiten dugu. 

Atal honetan txapelketetako saioen berri izango duzue. GOZATU!