Albe galaren historia

ALBE galaren ideia, funtsean, urtean zehar egindako lanari amaiera ematea baino ez da. Baina era asko daude urteari amaiera emateko, eta galaren asmoak helburu bikoitza zuen eta du: batetik, urtean zehar makina bat lan egindako ALBEkideei eskerrak ematea, eta bestetik, gizartean era batean edo bestean eragitea. Arrazoi horregatik berorregatik sortu genituen gala honekin batera jaio ziren AHOBI sariak ere. Eta urte luzeetan zehar, AHOBIAK (ALBEren ikurraren estatuatxoak) banatzen ibili gara, bertsoarekin zerikusia zuten eragile askori: bertsolariei, bertsojartzaileei, bertso-eskolei, kantariei, olerkariei, letragileei… 2014. urtean AHOBILKIAK (esker oneko testua dakarten pergaminoak) sortu genituen, AHOBI sarien osagarri. Eta horrek garbi erakusten du gala honek hartu duen dimentsioa. 2015. urte honetan urte amaierako ALBE gala berezia izango da, eta hurrengo urteetarako galen moldea eta neurria ezartzea nahi genuke. Aurtengoa, beraz, abenduaren 12an izango da, seguru asko Algortako Igeretxe jatetxean, eta bertsoez, musikaz, eta gorazarrez gain, hainbat sorpresa ere egongo da, afari eder baten aurretik eta ostean. Galtzea tamalgarria litzateke!