Balkoitik bakoiraren historia

1802an Tolosako Plaza Zaharreko balkoi banatatik aritu ziren bertsotan orduko lau bertsolaririk ospetsuenak: Zabala, Fernando, Txabalategi eta Altamira. Arratsalde osoan jardun omen zuten kantuan bi-bitara, eta ilundu eta gero ere, entzuleak deiadarka zebiltzan, bertsolariek kantatzen segi zezaten. Itzelezko saio hura gogoan abiatu zen Algortako Balkoitik Balkoira ekimena 1999. urtean. Lehenengo saioa San Nikolas plazan egin zen eta Lizasok eta Egañak kantatu zuten. Hurrengo urtetik aurrera Portu Zaharreko Etxetxu plazan egiten hasi zen, gaur arte. Saio ikusgarri bezain atsegingarria izaten da beti.