Balendia Enbeita bertso paper lehiaketaren historia

ALBEren helburu nagusia aspalditxotik bat-bateko bertsogintzan kokatzen bada ere, bertso jarriei ere keinua egin nahi izan genien antzinatik. Eta horretarako, Balendin Enbeita bertsolari muxikar handiaren izena baliatu genuen, BALENDIN ENBEITA BERTSOPAPER LEHIAKETA sortzeko. Balendin bera eta, oro har, enbaitatarrak, sarri-askotan ibiliak ziren gure eskualdean. Haien artean baziren –eta badira- bertsolari handiak, bai eta bertso jartzaile trebeak ere. Halaxe bada, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa abiatu zen, parte hartze handiarekin, eta baita sari handiekin ere. Laster hartu zuen sona lehiaketa horrek. Gaur egun ere, Euskal Herri mailako erreferentzia izaten jarraitzen du. Eta guk, zelan ez, enbeitatarren sagari gorazarre egiten dion lehiaketa handi eta entzutetsu hori antolatzen segiko dugu. Ez utzi parte hartzeari!