ALBEkideak kantuan arituko dira larunbatean Uribe Kostako bi saioetan

Larunbatean, apirilak 20, Bizkaiko Taldekako Txapelketaren 5. eta 6. kanporaketak jokatuko dira. Leioan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako Zaldia taldeek kantatuko dute, eta Urdulizen eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek izango dira kanporaketan parte hartuko duten taldeak. Irabazleak maiatzaren 25eko finalaurrekoetara sailkatuko dira. Zorte on!

Leioan hiru saio egingo dituzte: lehehengoa 19:00etan hasiko da Sustrai tabernan, bigarrena Udondoko Asuaberrin izango da 20:30ean eta azkena 22:00etan jokatuko da Kurkudi tabernan.

Urdulizen bi saio egingo dituzte, Txiberri eta Basartena tabernetan, 19:30etatik hasita. 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

Bizkaiko taldekakoa LeioaBizkaiko taldekakoa Urdulizko saioa