Iturria: HIRUKA

PERU VIDAL GURRUTXAGA

Jaioterria

Plentzia

Jaioteguna

1988-7-28

Bizilekua

Leioa, BIZKAIA

Ikasketak

Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa eta Lehen Hezkuntzako gradua.

Lehenengo harremana bertsolaritzarekin

Txikitatik bertsozaletasuna etxetik jaso arren, ikastolan 8 urterekin bertsolaritza lantzen hasi zen Aitzol de Castro irakaslearekin.

Ibilbidea bertsogintzan

Ikastolako taldetik ALBEra salto egin zuen. Ordutik hainbat sariketa, txapelketa eta plazako saiotan ibili da kantuan. Egun Bizkaiko Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakaslea da.

Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak

ALBEn makina bat lan egindakoa da, eta gaur ere irakasle taldean dabil, eta dinamizatzaile lana egiten dihardu ALBEko nagusien eskolan.

Bestelako zaletasunak

Arraunlaria Isuntza Arraun Elkartean.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen