Urte bukaera borobila izateko hainbat bertso jira antolatu ditugu inguruko udalerrietan!
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Udagoieneko fasean murgilduta dabil eta hemen ere ALBEko hainbat bertsolari ditugu. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira udazkenean, urriaren 15etik abenduaren 17ra bitartean. Animo kuadrila!
Aurtengo BIHOTZA GAZTE ekitaldiak berritasuna dakar: San Martin egunean egingo dugu -azaroak 11-, txarriboda eta erromeria giroan, Algortako Azebarri Elkartean. Baserritarrez jantzi eta erduze dena ematera!
Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua! Iritsi da herria euskal kulturaz blaitzeko tenorea! Urriaren 9an bertsoek, euskal dantzek eta herri doinuek Algorta hartuko dute, alderik alde, HITZAREN DANTZA izeneko euskal kultur festa handian. Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urtero antolatu ohi duen Errioxaldirako epea irailaren 5era arte luzatu du, eta bertso-eskola guztiok animatzen gaituzte egunpasa eder horretan parte hartzera.
Uda bete bertso iragarri genuen udaberriaren hondarrean, eta otzara goraino beteta gatoz udagoienaren atarira. Uribe Kosta bertsoz blaitu dugu udaldian zehar, eta orain pozarren gatozkizue bertso-uda jori honek emandakoak erakustera. Esteka hauetan hainbat argazki eder eta bideo entzungarri daukazue, jasotako uzta ederraren erakusgarri. Gozatu begi-belarriz!