Ez dago ALBEko gazteen martxa gelditzerik!

Gaur jokatuko da, maiatzak 16, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 3. kanporaketa Algortako Azebarri elkartean. Saioa 17:00etan izango da, eta ez da ALBEko ordezkaririk faltako: Aritz Landeta, Eneko Elordui, Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Oihan Diaz. Gai-jartzaile Beñat Vidal arituko da. Eutsi goiari, gazteok!

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa urtero jokatzen da, eta Euskal Herrikoa du helmuga. Modalitate bitan egiten da: idatzizkoan eta bat-batekoan. Gaur Azebarrin jokatuko dena bat-bateko 3. kanporaketa da.


Lehenengoan maiatzaren 11n jokatu zen Durangoko Kurtziaga ikastolan, eta han Bittor Altube abadinarra nagusitu zen, eta finalerako lehenengo txartela lortu zuen.
Bigarrena Gernika-Lumoko Astran jokatu zen, eta han Beñat Bilbao izan zen garaile. Saio hartan ALBEko lau ordezkari ibili ziren: Irene Ezkurra, Maider Barañano, Peru Irastorza eta Gorka Zabala. Lehenengo biak finalera sartzeko aukerak dituzte, puntuen arabera.
Gaurkoa hirugarrena izango da eta besteak beste, 5 ALBEkide arituko dira Azebarrin: Aritz Landeta, Eneko Elordui, Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Oihan Diaz. Aurkezle eta gaijartzaile Beñat Vidal ibiliko da.
Eta laugarren kanporaketa bihar jokatuko da, hilak 17, Deustuko Mullerren 17:00etan.
Finala, ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen, Bizkaiko Taldekako Txapelketako finalaren egun eta leku berean. Bertso-jai aparta izango da, zalantza barik! Hantxe elkartuko gara!!!

Informazio gehiagorako: bertsozale.eus