ARITZ LANDETA AZEBARRIKO KANPORAKETAN NAGUSI

Aritz Landetak irabazi zuen atzo Algortako Azebarrin jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 3. kanporaketa. Gaur 4.a jokatuko da Deustun, eta bertan jakingo dugu nor egongo diren Aritzegaz batera ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalean. Maider Barañano, Irene Ezkurra, Eneko Elordui eta Naroa Torralba ditugu, besteak beste, sailkapen horren zain. Gogor heldu, gazteok!