2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako lehenengo final aitzinekoa urriaren 16an jokatu da Mauleko Maule Baitha aretoan. 17:00etan, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Kerman Diaz Franco, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Amets Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri, Maddi Sarasua Laskarai eta Karlos Aizpurua Etxarte bertsolariak.
Amets Arzallus izan da 526 punturekin saioaren irabazlea eta finalera sailkatuko da zuzenean, azaroaren 13an Donibane Lohizunen jokatuko dena.
Hurrengo saioa Bardozeko finalaurrekoa izango da, urriaren 23an, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Xumai Murua, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla eta Iker Altuna bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.