2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako finala azaroaren 13an jokatu da Donibane Lohizunen. 17:00etan, 1200 bertsozalebildu dira Jai Alain, Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Patxi Iriart Hiribarren bertsolarien saioa ikusteko, XILABA txapelketaren azken fasean.
Buruz burukoan Miren Artetxeeta Amets Arzalluslehiatu dira, eta azkenean, 1012 punturekin, Amets Arzallus izan da 2021ko XILABAko txapelduna.
Hauxe da finalaren sailkapena:
- Amets Arzallus Antia 1012 puntu
- Miren Artetxe Sarazola 975 puntu
- Odei Barroso Gomila 605 puntu
- Maddalen Arzallus Antia 586,5 puntu
- Patxi Iriart Hiribarren 562,5 puntu
- Maddi Ane Txoperena Iribarren 561,5 puntu
Finalaren ostean, Miren Artetxe, Odei Barroso eta Maddalen Arzallus 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu dira. Amets Arzallus eta Sustrai Colina sailkatuta daude dagoeneko.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.