Bertso saioa Sopelan!

Uda honetan jairik ez, baina ekintza kultural mordoa izango dugu Sopelan! Kontzertuak, zinema, antzerkiak... Ekainaren 27an emango zaio hasiera Sopelako uda kulturalari eta hasierako ekitaldien artean, bertso saioa egongo da. Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Paule Loizaga arituko dira bertsotan13:15etatik aurrera. 

Sopelako udaletxeko berdegunean izango da. Arrate Illarok gaiak jarri eta saioa gidatuko du.

Beharrezkoa izango da maskara eramatea eta segurtasun distantzia mantentzea!

Informazio gehiago Sopelako udalaren webgunean.