Orain dela hiru urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasikoa Algortako Patxeko Etxean egingo dugu aurtengoan. Apirilaren 30ean, larunbatean, bazkari eder baten ostean Saioa Alkaiza eta Amets Arzallus bertsolarien hitz neurtuekin gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta eman izena lehenbailehen!
Bazkaria 14:30ean izango da Algortako Patxeko Etxea tabernan. 20€ko menu etxekoi eta erakargarria prestatu digute: hasteko, urdaiazpikoa, entsalada, kroketak eta porru eta urdaiazpiko entsaladilla pintxoak izango ditugu. Bigarren platerean bi aukera egongo dira, entrekota edo bakailoa pil-pilean, eta amaitzeko, etxeko gazta tarta. Aukera begatarianoa ere egongo da, izen ematean zehaztuz gero.
Izena emateko deitu 605 704 385 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Izena ematerakoan, bigarren platererako okela ala arraina hartuko den zehaztu beharra dago.