2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa urriaren 9an jokatu da Gabadiko Herriko gelan. 17:00etan, 145 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Maddi Sarasua, Egoitz Zelaia, Amets Arzallus, Maindi Murua, Johaine Sarraillet eta Odei Barroso.
Amets Arzallus izan da 469 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da urriaren 16an Mauleko finalaurrekora. Saioko bigarren eta hirugarren Odei Barroso eta Maddi Sarasua izan dira, hurrenez hurren.
Hurrengo saioa Mauleko finalaurrekoaizango da, urriaren 16an, Amets Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Maddi Sarasua, Aitor Servier, Kerman Diaz, eta Karlos Aizpurua bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.