Argitaratze data: 2020/03/02

Martxoa gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek, gazteek zein helduek: Bertso Erronda txapelketa, gazteen BBK sariketa, bertso bazkari eta afariak...  Bizkaitik Estatu Batuetara dauzkagu saioak!

Argitaratze data: 2020/01/31
ASE BERTSOZ izena ipini genion Azebarrirekin elkarlanean hilean behin egiten dugun ekimenari, eta orain arteko arrakastari eutsi guran, otsailaren 27ko edizioa prestatzen gabiltza. Rozio Lucesek diseinatutako kartelaren egokitzapenean Iturengo joaldunen ttuntturroen koloreak erabili ditugu. Nahiko zantzu eman dizuegu nondik nora ibiliko garen asma dezazuen. Eman izena. Zain gaituzue!
 
Argitaratze data: 2020/02/15

Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

Argitaratze data: 2020/02/07

Urte birik behin jokatu ohi da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, eta berez aurton tokatzen zen; baina parte hartzea are gehiago zabaltzeko asmoz, aurtengorako eta gure urteurrenaren aitzakian KOPLA LEHIAKETA berria egingo dugu. Gainera era askotara har daiteke parte. Informatu eta parte hartu!!! 

Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

Argitaratze data: 2020/02/03

Otsaileko hil labur honetan, ALBEko bertsolariek lehiaketa, lagun-arteko eta bertso-derbietan arituko dira Euskadin zehar, bertsozaleen gozamenerako.