Argitaratze data: 2019/11/14

Bihar, azaroaren 16an, HIRUKA EGUNA egingo da HIRUKAren lana eta ibilbidea ospatzeko. HIRUKAzaleak San Nikolas plazan 12:00etan hasi eta kalez kale joango gara trikitilari eta bertsolarien laguntzarekin. 15:00etan bazkaria egingo dugu Azebarrin eta ondoren musikaz betetako arratsaldea izango dugu: bingo musikatua, euskarazko kantuen kantaldia... HIRUKAzalea bazara, Euskaraz pentsatu gura baduzu eta euskarazko prentsa gura baduzu, gorde data!

Argitaratze data: 2019/11/13

Bertso saio tematiko sonatuak izan dira gure ekitaldien historian: westerna, 80ko hamarkada, mexikarra... Irlandari begira paratu gara oraingoan, eta horregatik egingo dugu kirol portuko taberna irlandarrean. Jone Uriak eta Aitor Sarriegik Cloverwind musika irlandarreko taldea izango dute lagun. Sarrera librea! 

Argitaratze data: 2019/11/12

Hurrengo asteko ostegunean, azaroaren 28an, ASE BERTSOZ ekimena ospatuko da bigarrenez. 20:00etan bertsotan aritzeko eta otordu sinple baina gozo batez gozatzeko aukera egongo da Azebarrin.

Izena emateko epea azaroaren 26ra arte egongo da zabalik.

Asuako gazteek gau berezia antolatu dute Derioko Baserri Antzokian larunbaterako, azaroaren 16rako. Bertso afariarekin hasiko dira 21:30etan eta DJ Munzaren musikarekin amaituko da gaua, 01:00etatik aurrera. 

Taldekako Xilabaren finala azaroaren 16an jokatuko da Izturitzen. HASTA LA 2TORIA eta EZ OTOI PENTSA taldeek Izturitzeko herriko gelan kantatuko dute  16:30etan, txapelketaren irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Saioaren aurretik bazkaria egingo da, 12:00etan; izena emateko aukera dago oraindik.

Argitaratze data: 2019/11/08

Hezetasuna auzoko jaiei hasiera emango zaie gaur 17:00etako txupinazoarekin eta igandera arte iraungo dute.  Igandean, azaroaren 10ean, 13:00etan bertso-poteoa egingo dute ALBEko bertsolari gazteek.