Korrikaren ordezko bertso saioa Erandion

22. Korrika 2022. urtera atzeratzea erabaki da, baina euskara bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira hutsunea betetzeko. Horien artean, Erandioko udalak bertso saioa antolatu du martxoaren 28an, igandean. 12:30ean hasita, Onintza Enbeita eta Inazio Vidal arituko dira bertsotan Udaletxe aurreko karpan.

Oier Iturralde "Atano" izango da gai-jartzailea. Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte.