Argitaratze data: 2019/11/07

Bertxoko Sariketako lehenengo kanporaketa izan zen pasadan ostiralean, azaroaren 1ean, Aramaion.  Martin Abarrategi eta Markel Yoller izan ziren irabazleak, publikoaren esanetan.

Bihar, azaroaren 8an, bigarren kanporaketa jokatuko da Zalduondon.

Argitaratze data: 2019/10/31
Argitaratze data: 2019/10/29
Argitaratze data: 2019/10/28

Taldekako Xilabaren finalerdia asteburu honetan jokatuko da bi saiotan: bata azaroaren 1ean Baionan eta bestea azaroaren 2an Müskildin. Irabazleak finalera joango dira zuzenean, Izturitzen jokatuko den azaroaren 16an.

Argitaratze data: 2019/10/25

Bertsokabi sariketako finala urriaren 24an jokatu zen Iruñeko Herriko Tabernan. Aurreko faseko bikote irabazleak Aitor Irastorza-Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain-Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo-Alazne Untxalo egon ziren oholtza gainean bertsotan; horietatik, Irati Majuelo eta Alazne Untxalo izendatu zituzten txapeldun.