Egizu Euskara Elkarteak egitarau oparoa prestatu du San Juan Sua ospatzeko. Ekainaren 23an, San Juan bezperan, sareen bidez elkartuko gara Algortako hainbat eragileren artean sortutako emanaldi eta ekintzetaz gozatzeko. Horien artean, Jare Torralba eta Peio Lago ALBEko bertsolari gazteek bertso bana botako dute. Anima zaitez!
Bertso saio presentziala izango dugu ekainaren 19an Azkoitiako Floreaga ikastetxean. Bertan, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jone Uria ALBEko bertsolaria egongo dira kantuan, Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetan. Sarrerak aurrez edo egunean bertan erosi ahalko dira. Arin ibili!
Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso Eskolak gaur arratsaldean onlineko beste bertso saio bat antolatu du. Liliadak zuzeneko saioen bostgarren edizio honetan ALBEko bertsolari den Paule Loizaga izango dugu bertsotan, Asier Galarza Garai, Mikelo Retolaza Etxebarria eta Jon Arano Uriarte bertsolariekin batera. Saioa bideratzen Leire Garatxena Larrebe egongo da.
Hileko azken ostegunean, maiatzaren 28an, hitzordua dugu ASE BERTSOZen hurrengo edizioa martxan jartzeko. Aurrekoan bezala, Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartuko gara, 20:00etan. Webcam-a eta interneta daukazuela konprobatu bertsoz ase nahi baduzue!
Gaur, ostirala, beste bertso saio bat izango dugu ikusgai Etxetik Etxeraren kontuan. Beñat Lizaso, Joanes Illarregi, Ane Zuazubizkar, Iker Zubeldia, Iratxe Ibarra eta Asier Aspiroz bertsolariak kantuan hasiko dira 18:30etan, ALBEko Beñat Vidalen gidaritzapean.