Argitaratze data: 2020/09/25

Muxikebarrin ospatuko dugu aurten Hitzaren Dantza ekimena, jaialdi formatuan baina: Itxaso PayaXabat Illarregi eta Aitor Mendiluze bertsolariek artistok izango dituzte plazakide: Mixel Etxekopar kantari, bertsolari eta xirulari zuberotarra, Miren eta Roberto Etxebarria musikariak Erreskan taldeagaz, eta Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak. Kolosala izango da! 

Argitaratze data: 2020/09/21

Asteazken eta ostegunean jokatuko dira Udabarria Bertsotan fasearen azkeneko saioak, Muxika, Berriz, Zalla eta Derion. Hiru ALBEkidek hartuko dute parte irailaren 23ko saioetan. Zatozte ALBEko bertsolariak animatzera!

Bertsotan hasi nahi baduzu, hementxe duzu aukera!

ALBEren gazteen taldean eta hasiberrien taldean izena emateko epea zabalik dago irailaren 28ra arte.

Anima zaitez!

Argitaratze data: 2020/09/18
Aurerra doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarria Bertsotan sailkapen fasea. Hiru ALBEkidek hartu dute parte oraingoz jokatu diren lau saioetan eta bigarren postu bi eta laugarren bat lortu dituzte. Oraindik goizegi da jakiteko nor pasatuko diren hurrengo fasera. Ziur dakiguna da gaur Berangon beste saio bat egongo dela, Beñat Vidalek gidatuta. Erduze danok Berangora!!!
Argitaratze data: 2020/09/15
Irailean zehar jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberri faseko saioak, euretariko bi gure eskualdean: Getxon eta Berangon. Etzi jokatuko da Getxokoa Muxikabarrin eta bertan ALBEko Paule Loizaga eta Aritz Landeta arituko dira. Erduze gure eskolako bertsolariei bihotz ematera!!!
Argitaratze data: 2020/08/31

Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!