Argitaratze data: 2021/02/18
Euskal Herri osotik etorritako bertsolari gazteak lehiatzen dira urtero ALBEk antolatutako Abra Sarian. Aurten, baina, azken bost edizioetako txapeldunak ekarriko ditugu, zuei bertso jaialdi bikaina eskaintzeko. Otsailaren 27an, 18:00etan, Algortako kasinoan bertsotan izango ditugu Aitor ServierMaider Arregi, Aroa ArrizubietaXabat Illarregi eta Ekhiñe ZapiainJone Uria bertsolaria gai jartzailea dela. Ezinbestekoa da izena aurretiaz ematea.

1991ko udaberrian argitaratu zen Bertsolari aldizkariaren lehen alea. Ordutik, 120 ale argitaratu dira. Hitzetik Hortzera programak, urteurrena aitzakiatzat hartuta, 30 urteko ibilbideaz hitz egingo du Joxean Agirre, aldizkariko sortzailearekin, eta Beñat Hach Embar, gaur egungo editorearekin. Programa larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan emango dute, ETB1en.

Argitaratze data: 2021/02/06

Taun, taun... Sante Ageda (i)Ageda, biher da Sante Ageda... taun, taun... Martiriaren akordua eta etxekoak koplatzeko bertsoak. Aspaldi hasi ginen ALBEkook Agate Deunaren bezperan Getxoko lurrak iratzartzen. Antzinako koplak eta antzinako ibilbidea, baserriz baserrikoa. Bertso zaharrak eta berriak. Aurton talde meharra, baina eutsi! Etorriko dira sasoi hobeak... EUUUP!!!

Argitaratze data: 2021/02/05
ETBko Hitzetik Hortzera programako lantaldea Getxora etorri da asteburu honetako saioa grabatzera. Jone Uria Albizuri eta Unai Mendiburu Valor bertsolariekin elkartu dira ALBEren ibilbideaz eta gaur egungo egoeraz berba egiteko. Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan  ETB1en izango dugu ikusgai.
 
Argitaratze data: 2020/12/21

2020ari agur esan eta 2021a bertsoekin hasi dute ALBEko kideek. Urte berria zaharra baino hobea izatea espero dugu!!

Argitaratze data: 2020/12/31

Aldazgora gertatu zaigu 2020. urte hau; trabes jarri zaigu eskolaren 40. urteurren biribila behar zuena; biziraupen proba bilakatu zaigu ospakizun aldarri izatekoa zena. Alabaina, nota onarekin gainditu dugu bat-bateko azterketa hau, mugak muga eta hutsuneak hutsune, oso duin garatu baitugu urte hasieran agindutako bertso agenda. Eskerrik asko, beraz, ahalegin horretan lagun izan zaituztegun guztioi! Urte barri on!!!