Argitaratze data: 2021/05/10

Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XIV. ediziora. Sasoi aproposa izan daiteke hau gure gure ilusioak, gure kezkak, gure sentimenduak papereratzeko. Zuen ahalegina sari bikainekin eskertzea gure kontu. Bertso-sorta bidaltzeko aukera daukazu irailaren 30era arteGazteontzat aukera aparta! 

Argitaratze data: 2021/04/30
Argitaratze data: 2021/05/03

Maiatzaren 4an, 5ean eta 10ean Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Parte hartuko duten bertsolarien artean, Oier Rementeria, Jare Torralba, Peio Lago, June Diaz eta Maialen Lago ALBEko gazteak egongo dira bertan, haien maila erakusten! Kanporaketen irabazleak maiatzaren 29an jokatuko den finalean lehiatuko dira.

Argitaratze data: 2021/04/28
Igandean, maiatzak 2, 14:00etan munduan zehar ibili den Kutxa Algortara iritsiko da Turtzioztik, eta Azebarrin bertsotan egingo diogu harrera. Kutxak Amets Arzallusen mezua dakar, bai eta igarotako herri guztien mezuak ere, gurea barne.
Argitaratze data: 2021/04/19

Orain dela bi urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasiko hau, jatetxea vietnamitarrean. Iaz, berriz, onlineko bertso saioa izan zen. Aurten, udaberria gure inguruan loratzen ari dela ospatzeko, Fadurako jatetxean bazkaldu eta Ane Labaka eta Imanol Uriaren bertsoekin gozatuko dugu. Larunbatean, apirilaren 24an, 13:30ean elkartuko gara. Zeren zain zaude, eman izena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2021/03/31