Asteburuan, bertso saioa eta bertso antzerkia Andra Marin

Andra Mariko aste kulturala irailaren 9tiik 12ra iraungo du, ostegunetik igandera., hainbat ekitaldi ezberdin eskainiz. Horien artean, larunbatean bertso saioa egongo da. 17:00etan, Peio Lago, Asier Alcedo, Paule Loizaga eta Aritz Landeta bertsolariak egongo dira kantuan, Maider Barañanoren gidaritzapean. Eta igandean, etxeko txikienek bertsolaritzaz gozatu ahal izateko, URPEKARIAK bertso antzerkia 11:30ean hasiko da. Anima zaitezte!

Ekitaldiak Andra Mari auzoko aparkalekuan egingo dira. Bertso saioa ikusteko sarrera doan izango da, baina izena galdetegi honetan eman beharko da.

URPEKARIAK bertso antzerkiari buruz Hitzetik Hortzera programan egindako erreportajearen zati bat hemen ikusgai.

Andramariko aste kulturala 2021Andramariko bertso saioa