Aritz Landeta

  • Irailean zehar jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberri faseko saioak, euretariko bi gure eskualdean: Getxon eta Berangon. Etzi jokatuko da Getxokoa Muxikabarrin eta bertan ALBEko Paule Loizaga eta Aritz Landeta arituko dira. Erduze gure eskolako bertsolariei bihotz ematera!!!
  • Bihar, maiatzaren 1ean, 5 ALBEkide izango ditugu bertsotan Algortarrok Zaintzen sare herritarrak antolatutako bertso saioan. Onlinean izango da, Algortarrok Zaintzen sareko Youtube kanalean, 18:00etatik aurrera. Ez hutsik egin!

  • Apirilaren 2an, larunbata, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan. Egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin. Zorte on parte hartzaile guztioi!

  • Andra Mariko aste kulturala irailaren 9tiik 12ra iraungo du, ostegunetik igandera., hainbat ekitaldi ezberdin eskainiz. Horien artean, larunbatean bertso saioa egongo da. 17:00etan, Peio Lago, Asier Alcedo, Paule Loizaga eta Aritz Landeta bertsolariak egongo dira kantuan, Maider Barañanorengidaritzapean. Eta igandean, etxeko txikienek bertsolaritzaz gozatu ahal izateko, URPEKARIAK bertso antzerkia 11:30eanhasiko da. Anima zaitezte!

  • Eguna:Irailaren 17an, asteazkenean

    Ordua:18:30ean

    Lekua:Ariatzako eskoletan, Muxikan

    Bertsolariak:  Arkaitz Zipitria Mendizabal, Eneko Aldana Carrasco, Iñaki Lersundi Arrizabalaga, Jone Larrinaga Dañobeitia, Aritz Landeta Terceño eta Peru Irastorza Santxo

    Gai-jartzailea: Leire Garatxena Larrabe

    Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean

  • Udaberrian izan ohi den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea udazkenean egingo da aurten. Irailaren 16tik 24ra bitartean 10 kanporaketa saio egingo dira Bizkaia osotik. Aurtengo txapelketan 60 bertsolarik eman dute izena; horien artean, ALBEko zazpi kidedaude.

  • Eguna: Martxoaren 17a, asteartea

    Ordua: 19:30

    Tokia: Bilboko La Villa taberna

    Bertsolariak: Aritz Landeta, Iker Apraiz, Asier Alcedo, Lierni Rekondo, Nahia Ibarzabal eta Mikel Arrieta.

  • Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko zenbait tabernek urtero bertsolari gazteentzako antolatutako txapelketa da Bertso Erronda. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra arte 24 bertsolari gazte lehiatuko dira Erronda kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan. ALBEko bertsolari gazteek ere txapelketan hartuko dute parte.

  • Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

  • Irailean Getxoko kultur asteak hasiko dira, eta ALBEko bertsolariak jai batzordeekin batera antolatutako saioetan kantatuko dute

  •  Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

  • Martxoa gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek,gazteek zein helduek: Bertso Erronda txapelketa, gazteen BBK sariketa, bertso bazkari eta afariak...  Bizkaitik Estatu Batuetara dauzkagu saioak!

  • Heldu dira gabonak! Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi eta kalejira antolatuko dituzte Uribe Kostako herriek. ALBEko bertsolari gazteak eta ikasleak ere handik ibiliko dira, eguberria baino lehen bertso batzuk botatzeko!

  • Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

  • Otsaileko hil labur honetan, ALBEko bertsolariek lehiaketa, lagun-arteko eta bertso-derbietan arituko dira Euskadin zehar, bertsozaleen gozamenerako.

  • Ostiralean, martxoaren 4an, Erromon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!

  • Asteazken eta ostegunean jokatuko dira Udabarria Bertsotan fasearen azkeneko saioak, Muxika, Berriz, Zalla eta Derion. Hiru ALBEkidek hartuko dute parte irailaren 23ko saioetan. Zatozte ALBEko bertsolariak animatzera!

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?

  • Aurten ere jaialdi formatua izango du Hitzaren Dantza ekimenak. Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguaran eta Paule Loizaga bertsolariek artista hauekin batera kantatuko dute: Dangiliske taldea eta Nagore Clemente musikari eta dantzariak, Josu eta Aritz Landeta musikari eta kantariak, Haizea Hormaetxea eta Gorka Granado dantzariak eta Jon Ortega eta Karlos Galan txalapartariak.