EKHIÑE ZAPIAIN BERATARRAK JANTZI ZUEN XIX. ABRA SARIKO TXAPELA

Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

Lehenik, zortziko handian aritu ziren binaka, ondoren zortziko txikian, eta gero, puntu-erantzunetan. Amaitzeko, binaka aritu ziren hamarreko txikian. Buruz burukoan, sei puntuko motzean binaka aritu ziren eta kartzelan bi ariketa egin behar izan zituzten: lehenik sentsazio bat sentiarazi behar izan zioten entzuleari eta ondoren gai baten inguruan hiru bertso kantatu.

Horrela geratu zen XIX. Abra Sariko sailkapena:

1. Ekhiñe Zapiain 130 puntu bigarren atalean (205 puntu lehen atalean)

2. Irati Alcantarilla 122 puntu bigarren atalean (203 puntu lehen atalean)

3. Aritz Landeta 185,5 puntu

4. eta 5. Lierni Rekondo eta Martin Abarrategi, 173 puntu

6. Maddalen Ruesgas 171 puntu 

Epaile lanetan Martin Aramendi, Nerea Bruño eta Joseba Santxo aritu ziren eta  idazkari lanetan Arkaitz Gomez.

Argazkiak eta saioaren hautaketa zabala hemen.

 

ALBE_XIX. ABRA SARIA: Abrakiak eta txapela

ALBE_XIX. ABRA SARIA: afaria

ALBE_XIX. ABRA SARIA: Aritz Landeta bakarkako ariketan

ALBE_XIX. ABRA SARIA: Ekhiñe Zapiain, txapela jantzita, azken agurra kantatzen