Lierni Rekondo

  • Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

  • Euskal Herri osoko bertsolari gazteak Algortan lehiatuko dira otsailaren 14an, ostirala, ALBEk antolatutako Abra Sariaren XIX. edizioan. Algortako Kasinoan, afari gozo-gozo baten ostean, 6 betsolariek haien trebezia erakutsiko dute oholtza gainean. Nork eramango ote du etxera txapela?