Irati Alcantarilla

  • Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

  • XILABA Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa irailaren 19an jokatu zen Hiriburun. 17:00etan hasita, La Perle gelan lehiatu ziren Aitor ServierBittor ThicoïpeEgoitz ZelaiaElixabet EtxandiIrati Alcantarilla eta Ortzi Idoate bertsolariak, 150 bertsozaleren aurrean.

    Saioko irabazlea Aitor Servier izan zen, 334 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Bokalen kantatzeko. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

  • Euskal Herri osoko bertsolari gazteak Algortan lehiatuko dira otsailaren 14an, ostirala, ALBEk antolatutako Abra Sariaren XIX. edizioan. Algortako Kasinoan, afari gozo-gozo baten ostean, 6 betsolariek haien trebezia erakutsiko dute oholtza gainean. Nork eramango ote du etxera txapela?