Asteazken eta ostegunean jokatuko dira Udabarria Bertsotan fasearen azkeneko saioak, Muxika, Berriz, Zalla eta Derion. Hiru ALBEkidek hartuko dute parte irailaren 23ko saioetan. Zatozte ALBEko bertsolariak animatzera!
Muxikako saioa irailaren 23an, ostegunean, egingo da Ariatzako eskoletan, 18:30etan. Leire Garatxenaren gidaritzapean, Arkaitz Zipitria, Eneko Aldana, Iñaki Lersundi, Jone Larrinaga eta ALBEko Aritz Landeta eta Peru Irastorza bertsolariak arituko dira bertsotan. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke.
Berrizko saioa Kultur Etxean izango da, egun eta ordu berean. Aitor Esteban ALBEkidea, Axier Goñi, Iruri Altzerreka, Maider Altuna, Mikel Goiriena eta Nahia Ibarzabal arituko dira lehian, Itxaro Juaristiren gidaritzapean. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke.
Saioetan kontuan hartu beharko diren segurtasun neurrien azalpena hemen duzue.