Aitor Esteban

  • Eguna:Irailaren 23an, asteazkenean

    Ordua:18:30ean

    Lekua:Berrizko Kultur Etxean

    Bertsolariak:  Aitor Esteban Etxebarria, Axier Goñi Arsuaga, Iruri Altzerreka Martinez, Maider Altuna Urbina, Mikel Goiriena Larrazabal eta Nahia Ibarzabal Gisasola.

    Gai-jartzailea:Itxaro Juaristi Olaetxea

    Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean

  • Udaberrian izan ohi den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea udazkenean egingo da aurten. Irailaren 16tik 24ra bitartean 10 kanporaketa saio egingo dira Bizkaia osotik. Aurtengo txapelketan 60 bertsolarik eman dute izena; horien artean, ALBEko zazpi kidedaude.

  • Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!

  • Asteazken eta ostegunean jokatuko dira Udabarria Bertsotan fasearen azkeneko saioak, Muxika, Berriz, Zalla eta Derion. Hiru ALBEkidek hartuko dute parte irailaren 23ko saioetan. Zatozte ALBEko bertsolariak animatzera!