Apirilaren 2an jokatuko dira UKBT-ko finalaurrekoak eta finala

Apirilaren 2an, larunbata, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan. Egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin. Zorte on parte hartzaile guztioi!

Lehenengo finalaurreko saioa Saniko tabernan izango da, 12:00etan, Peru Vidal, Imanol Uria, Inazio Vidal eta Xabi Sainz de la Maza bertsolariekin.

Bigarren finalaurreko saioa Patxeko tabernan izango da, 16:30ean, Jone Uria, Arrate Illaro, Naroa Torralba eta Aritz Landeta bertsolariekin.

Hirugarren finalaurreko saioa Villamonte tabernan izango da, 18:30ean, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Peio Lago bertsolariekin.

Finala Azebarri Kultur Elkartean izango da 21:30ean.

Kanporaketa saioetako emaitzak hemen eta hemen ikusi ditzakezue.