arrate illaro

  • 2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da.  Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal

  • Ekainaren 3tik 6ra hainbat ekintza antolatu ditu Erandiogoikoko jai-batzordeak, jaiak ospatzeko. Horien artean, ekainaren 5ean, larunbatean, bertso saioa egongo da Goikolanda plazan. 18:00etan, Arrate Illaro, Inazio Vidal, Ander Elortegi eta Oihan Diaz bertsotan arituko dira, Xabi Sainz de la Mazaren gidaritzapean. 

  • Apirilaren 2an, larunbata, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan. Egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin. Zorte on parte hartzaile guztioi!

  • Udaberria gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek! Saio musikatuak, bertso bazkariak, Ez da kasualitatea... Hauexek dira apirileko hilean egingo dituzten saioak.

  • Erandiok, bertso jira beharrean, egoerari hobeto moldatzen zaion bertso saioa egingo du aurten. Abenduaren 19an, Irailaren 23a plazako karpan, laukote ezin hobea batuko da bertsotan aritzeko: Aitor Mendiluze, Arrate Illaro, Etxahun Lekue eta Oihana Iguaran. Segurtasuna bermatzeko, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • Eguna: abenduaren 19a

    Ordua: 18:00etan

    Tokia: Irailaren 23a plazako karpan, Erandio

    Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Arrate Illaro, Etxahun Lekue eta Oihana Iguaran

    Gai-jartzailea: Jon Amezaga

    Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 621 270 546

  • Uda honetan jairik ez, baina ekintza kultural mordoa izango dugu Sopelan! Kontzertuak, zinema, antzerkiak... Ekainaren 27an emango zaio hasiera Sopelako uda kulturalari eta hasierako ekitaldien artean, bertso saioa egongo da. Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Paule Loizaga arituko dira bertsotan13:15etatik aurrera. 

  • Ekia gainean eta bertsolariak plazan. Hala behar zuen eta hala izango da, egoerak egoera eta mugak muga. ALBEko bertsolariak han-hemengo plazetan izango dira kantari. Hurreratu saioetara bertsoz elikatzera, euskal harriak ez dezan goroldiorik bil. 

  • Eguna: ekainaren 5a

    Ordua: 18:00

    Tokia:Goikolanda plaza

    Bertsolariak: Arrate Illaro, Ander Elortegi, Inazio Vidal eta Oihan Diaz.

    Gaijartzailea: Xabi Sainz de la Maza

  • Eguna: irailaren 4a

    Ordua: 12:00

    Lekua: Erromoko txosnagunea

    Bertsolariak: Oihana Iguaran, Julio Soto, Aitor Bizkarra eta Arrate Illaro

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal

     

  • Eguna: apirilaren 17a

    Ordua: 12:00etan

    Tokia: Kultur Leioan

    Bertsolariak: Arrate Illaro, Peru Vidal eta Peio Lago

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal

    Ander Deuna eta Betiko ikastolen LH1, LH2 eta LH3ko haurrentzako Ibilaldiko ekitaldia.

     

  • Irailean Getxoko kultur asteak hasiko dira, eta ALBEko bertsolariak jai batzordeekin batera antolatutako saioetan kantatuko dute

  • Larunbatean eman genion 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari amaiera. Saniko, Patxeko eta Villamonte tabernetan jokatu ziren finalaurrekoak, eta sei bertsolari sailkatu ziren Azebarriko finalera: Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Imanol eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. Zorionak Jone!

  • Urrian hasita eta abendura arte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso saio bereziak eskainiko ditu "Kopla Barik" zirkuituan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki bada ere, udazken honetan ez da bertsorik faltako lau saio ezberdin hauekin. Bizkaiko Txapelketako bertsolariak izango dira parte hartzaileak eta, horien artean, hainbat ALBEkide ditugu!

  • Romoko kultur astea hastear dago. Irailaren 2tik 5era bitartean, Erromoko Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu aurten ospatu ez diren jaietako ekitaldiak ordezkatzeko. Haien artean, irailaren 4an, bertso saioa egongo da eguerdiko 12:00etan. Oihana Iguaran, Julio Soto, Arrate Illaro eta Aitor Bizkarra arituko dira kantuan, Beñat Vidalen gidaritzapean. 

  •  Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

  • Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

  • Ostiralean, martxoaren 4an, Erromon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?

  • Urtea amaitzear dago eta bertso agenda beteta daukate ALBEko bertsolariek.Saio bereziak, jaialdiak eta ALBE Gala, besteak beste!