Aurten Erandion jirarik ez, baina saioa bai!

Erandiok, bertso jira beharrean, egoerari hobeto moldatzen zaion bertso saioa egingo du aurten. Abenduaren 19an, Irailaren 23a plazako karpan, laukote ezin hobea batuko da bertsotan aritzeko: Aitor Mendiluze, Arrate Illaro, Etxahun Lekue eta Oihana Iguaran. Segurtasuna bermatzeko, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

18:00etan hasiko da saioa, Jon Amezagak gidatuta. 

Izena emateko deitu 621 270 546 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.