Bertso Errondako finalean Unai Mendiburu izan da txapeldun

Atzo, martxoak 24, Bertso Errondako final "perbertsoa" jokatu zen Bira Kultur Gunean. Zortzi finalista egon ziren kantuan: Josu Ibarguren, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Kerman Diaz, Ander Ucelay eta Ander Anakabe. Perbertsioaren alderdi guztiei umorez eta irudimenez kantatu ostean, finalisten artean Unai Mendiburu izan zen irabazlea. Zorionak!

 Bertso Erronda taberna giroan egiten den sariketa da, bertsolari gazteei zuzenduta. Aurtengo edizinoan, hauek izan dira ekimenaren antolatzaile eta bultzatzaileak:  Adaxka kultur elkarteaErrondabide kultur elkarteaZirika herri gunea, La Villa kafe -antzokia, 7Katu gaztetxea eta Bira kultur gunea.

Aurtengo sariketako bertsoaldiak hemen dituzue ikusgai.