JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • San Pedro jaiak ekainaren 26tik 29ra ospatuko dira Sopelan. Ekintzez eta ikuskizunez betetako egun horietan bi bertso saio izango ditugu. Larunbatean, ekainak 28, Paule Loizaga, Maider Arregi, Jon Maia eta Joanes Illarregi kantuan izango dira 13:00etan, Peru Vidal gai-jartzailearekin. Igandean, ekainak 29, 19:00etan hasita Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsotan arituko dira kuadrillen sari banaketan.

  • 2025eko Bertso Jaialdi Mundiala ere ikaragarria izango da! Muxikebarri gertakari bitxiz eta sinestezinez beteko da uztailaren 9an, 19:00etan. Ezezagunerantz doan bidaia honetan Unai Mendiburu, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga bertsolariak etorriko dira gure gogo-belarriak liluratzera. Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko!

  • Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
28
Sopelako jaietako bertso saioa
13:00etan
29
Sopelako jaietako kuadrillen sari banaketa 2025
18:43etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-06-24

San Pedro jaiak ekainaren 26tik 29ra ospatuko dira Sopelan. Ekintzez eta ikuskizunez betetako egun horietan bi bertso saio izango ditugu. Larunbatean, ekainak 28, Paule Loizaga, Maider Arregi, Jon Maia eta Joanes Illarregi kantuan izango dira 13:00etan, Peru Vidal gai-jartzailearekin. Igandean, ekainak 29, 19:00etan hasita Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsotan arituko dira kuadrillen sari banaketan.

Argitaratze data: 2025-06-16

Leioako San Juan jaiak ekainaren 20tik 24ra ospatuko dira eta aurten ere ez da bertsorik faltako! Ekainaren 24an, asteartea, José Ramon Aketxe plazan izango ditugu kantuan Peio Lago, Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi bertsolariak. 13:00etan hasita, Erlantz Pazos gai-jartzailearen esanetara.

Argitaratze data: 2025-06-13

Aurtengo ALBEgunerako plan itzela daukagu antolatuta: 10:00etan, Berangoko Sputnik Climbing rokodromoan elkartuko gara eskalada ikastaroa egiteko. Ondoren, tabernaz taberna bertso-triki-poteoa egingo dugu, eta 14:30ean La Palmera garagadotegian bazkaldu. Bazkalostea bertsopaper eta kantekin atonduko dugu, eta nahi dutenek Leioako jaietan amaituko dute eguna.

Argitaratze data: 2025-06-09

2025eko Bertso Jaialdi Mundiala ere ikaragarria izango da! Muxikebarri gertakari bitxiz eta sinestezinez beteko da uztailaren 9an, 19:00etan. Ezezagunerantz doan bidaia honetan Unai Mendiburu, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga bertsolariak etorriko dira gure gogo-belarriak liluratzera. Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko!

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: