EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO FINALA 2016

Egun ederra izan zen bagilaren 4a. Getxotik irten zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako autobusa, Hernaniko Ereñotzu auzorantz. Izan ere, bertan zen egiteakoa Euskal Herri mailako Eskolarteko Bertsolarien Finala. ALBEko dozena bat lagun animatu ziren Unai Mendiburu Algortako bertsolari gaztea animatzera (Unai Getxon jokatu zen Bizkaiko Finalean sailkatu zen Euskal Herrikorako, Txaber Altuberekin batera). Iurretan beste dozena erdi durangar batu ziren, eta Ermua aldean BBEko burua den Asier Ibaibarriaga.

 Finala ederra izan zen, kolore anitzekoa eta erritmo bizikoa. Hamabi bertsolari lehiatu ziren txapelaren bila, eta azkenean Txaber Altube abadiñoarrak jantzi zuen, merezimendu osoz, Beñat Mujika donostiarra bigarrean lekuan utzita. ALBEk ordezkari bi izan zituen oholtzaren gainean. Algortako Unai Mendiburu eta Urruñako Kerman Diaz. Itxura ona eman zuten biek ala biek, eta azken agurrean puntuka eta batera kantatu zuten, haien arteko konplizitatearen erakusgarri.

Saioaren ostean, Larregain sagardotegian jarraitu zuen bertso-festak, eta handik berriro Uribe Kostara, bertso-egun gogoangarri bat igaro ondoren. Datorren urtean ere, finalean ordezkariren bat izatea helburu, lanean jarraituko dute ALBEko bertsolari gazteek. Jarraitzailerik ez dute faltako!