2016ko maiatzaren 22a egun seinalatua zen Getxon: Fadura kiroldegian bertso-ekitaldi bikoitza zen egitekoa. Goizean Bizkaiko Eskolalarteko idatzizko eta bat-bateko finalak, batetik, eta arrastian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberri faseko akabuko saioa. Arrakasta handiz egin ziren bi-biak, parte hartze handiaz eta giro ezin hobean.
ALBEren emaitzei dagokionez:
Eskolarteko idatzizkoan, sei sari lortu ziren:
Maddi Gonzalez(LH 5, Betiko ikastola)
Oier de Diego (LH 5, Betiko ikastola)
Uxue Ramirez (DBH 1, San Nikolas ikastola)
Peru Irastorza (DBH 3, San Nikolas ikastola)
Eneko Elordui (DBH 4, Ander Deuna ikastola)
Maider Barañano (Batx. 1, Getxo 1 institutua)
Eskolarteko bat-bateko finalean Aritz Landeta eta Unai Mendiburu izan ziren ALBEren ordezkariak. Unai bigarren lotu zen, eta txapela jantzi zuen Txaber Altube durangarraz batera Bizkaia ordezkatuko dau ekainaren 4an Ereñotzun jokatuko den Euskal Herriko finalean. Aritz gorabeheratsuago ibili zen, baina guztiarekin ere, ale ederrak utzi zizkigun.
Arratsaldez Udaberri Faseko azken saio itxarona jokatu zen. Malen Amenabar larrabetzuarrak irabazi zuen saioan ALBEren ordezkari Inaziok bigarren egin zuen.
Horrenbestez, erabakita geratu zen zein bertsolari pasatuko diren udagoienean jokatuko diren kanporaketetara: 5 aurreko urteetako finalista izandakoak, gehi beste 25 puntutara (informazio gehiago www.bertsozale.eus atarian).
ALBEtik zazpi bertsolari sartu ziren horien artean: Imanol Uria, Arrate Illaro, Peru Vidal, Inazio Vidal, Josu Landeta, Beñat Vidal eta Paule Loizaga. Bidean lotu diren gainerako ALBEkideek lan ederra egin zuten, baina ez lehiaketa horretan aurrera egiteko bezainbestekoa. Lerrootatik gure aupadarik handiena erakutsitako adoreagatik: Unai Mendiburu, Itxaso Paia, Peio Arondo, Ekaitz Larrazabal "Katxo", Aitor Esteban, Joanes Igeregi, Galder Bilbao "Txapi" eta Dani de Miguel.
Bitxikeria moduan esango dugu Iparraldean aurreko egunean jokatu zela Iparraldeko Eskolartekoaren finala (XIbero, LApurdi, eta BAxenabarreko Gazteen Xapelgoa), eta han Kerman Diaznagusitu zela, ALBEkoa berau ere, eta beraz, Ereñotzuko finalean izango dela, Euskal Herri mailako txapelaren lehian. Zorionak eta agur bero bat hegotik iparrera!